Hamaiketakoa

Krosa, kontzertua eta babarrun jatea

Imanol Garcia Landa 2018ko azaroaren 15a

Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoan Ikaztegietan izango gara, bertako herri krosaren inguruan hitz egiteko. Albizturrera ere joango gara, larunbatean babarrun jatea baitute bertan. Amezketan ere izango gara, Iban Gurrutxagarekin hitz egiteko, bihar Etxerekin batera emango duen kontzertuari buruz hitz egiteko. Horretaz gain, zenbait deialdi eta ekitaldiren berri emango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!