Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Garazi Otxandorena eta Irati Saizar Bizilagunak ekimenean dinamizatzaile eta gonbidatzaile moduan parte hartu duten berastegiarrak izan ditugu; Xebax Christi Hazparneko zinegotzi eta Udalbitzaren Hurbiltzen batzordeko kidearekin hitz egin dugu, herrien arteko senidetzeak sustatzea helburu duen Hurbiltzen jardunaldiak izan ziren larunbatean eta horiek izan ditu hizpide; agenda, Leire Otaegi Tolosaldea Garatzeneko enplegu saileko teknikariarekin bihar izango den Enpleguneaz aritu gara, eta Oskar Tenarekin Stan Lee hil berria den komikilariaz aritu gara.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?