Tolosaldea Bus Greba

Garraio publikoaren egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute, Donostian

Ataria 2018ko azaroaren 9a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean Tolosaldeko autobus zerbitzu publiko duin baten alde, 'Garraio publikoa defenda dezagun' lelopean, elkarretaratzea egin dute. Eskualdeko 20 alkatek egindako deiari erantzunez, hainbat herritar Donostiara joan dira autobus zerbitzua «bere osotasunean» martxan jartzeko eskatzera. 

Herritarrekin batera, hainbat udal ordezkari ere elkarretaratzean izan dira. Tolosaldea Bus enpresako langileek bederatzi hilabete daramatzate greban, lan baldintza duinagoak aldarrikatuz.

Hilabete guzti horietan eskualdeko erabiltzaileek jasaten ari direna ere salatu nahi izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!