Danok Danenako gazteak dominekin eta oso indartsu

Tolosaldeko Ataria 2018ko aza. 9a, 13:58

Jon Kepa Kortajarenak urrea lortu du 15 urtez azpikoetan; Xabier Amonarrizek zilarra, 17 urtez azpikoetan.

Urriaren amaieran Euskal Herriko Halterofilia Txapelketak jokatu ziren Gasteizen, 15 eta 17 urtez azpikoen mailan. Danok Danena Halterofilia Taldeko pultsulariak bertan izan ziren. Gazteenen artean Jon Kepa Kortajarena izan zen txapelduna. Lehiakide, gaur egun Espainiako txapelduna den Bruno Soto bizkaitarra izan zuen. Borroka latza izan zuten bien artean lehen postua lortzeko eta zizurkildarrak bere egunik onena ez bazuen izan ere, puntu bakar batengatik bizkaitarrari irabaztea lortu zuen.

17 urtez azpikoetan, Xabier Amonarriz bigarren geratu zen. Hemen ere lehia ikusgarria egon zen. Kasu honetan, Amonarrizen aurkaria Euskal Herriko txapelduna zen, nazio arte mailako pultsularia. Borroka bikain batean Danok Danenako pultsulariak bere marka 7 kilotan hobetzea lortu zuen. Ez zen nahikoa izan, puntu bakarragatik txapela galdu baitzuen. Bi pultsulari hauek, azaroaren 17an Cacabelosen (Leon) ospatuko den Espainiako Kopan parte hartuko dute.

Villabona-Zizurkilgo halterofilia taldetik biak zoriondu dituzte, horrela jarrai dezaten animatuz: «Lanean gogor ari zarete eta ea Espainiakoan ere zortea duzuen!».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!