Hamaiketakoa

Landalab proiektu aitzindaria jarriko dute martxan Amasan

Jon Miranda Labaien 2018ko azaroaren 5a

Agintzari kooperatibako Aitor Basurto izan dugu gonbidatu Hamaiketakoan. Landa eremuan bizi diren adineko pertsonen zaintzarako proiektu aitzindaria jarri dute martxan Amasan. Horrekin batera, gaur, Anoetan izango den emanaldi bat aipatuko dugu, han ere, adinako emakumeen testigantzak emango dituzte bideoz. Alkizan eta Amasan ospatuko diren sanmartinak ere izango ditugu jomugan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!