Tokiko kirolarekin bat

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 17a, 11:02
Hirugarren urtez jarraian kalean da gida. I. LUQUE

2018-2019 kirol denboraldiari behar bezalako jarraipena egiteko gida kalean da. Atarikideek 'Tolosaldeko Ataria'-ko egoitzan eskuratu dezakete; gainontzekoek kiroldegi edo tabernatan.

Dagoeneko kalean da TOLOSALDEKO ATARIA-k argitaratutako Tolosaldeko Kirol Gida 2018-2019. Hirugarren urtez jarraian kontsulta daiteke jada eskualdeko talde kirolaren berri emateko helburuz sortutako liburuxka. 

2018-2019 denboraldian Tolosaldeko talde kirolean aritzen diren klubei jarraipena egiteko modua eskaintzen du argitalpenak. Talde bakoitzaren jokalari eta entrenatzaileei aurpegiak jartzeko baliagarria da eta gainera jokatzen duten ligaren egutegia ere bere gain hartzen du. Areto futbola, boleibola, eskubaloia, futbola eta saskibaloia ardatz hartzen ditu gidak, emakumezko zein gizonezkoen mailari erreparatuta.

NOLA ESKURATU?

Eskuratu nahi duten Atarikideek San Esteban auzoan kokatuta dagoen TOLOSALDEKO ATARIA-ren erredakziora jo besterik ez dute egin behar.

Horretaz gain, banaketa berezia ere egin da Tolosaldeko kiroldegietan edo kirol taldeen egoitzetan. Honela edozein herritarrek liburuxka eskura izango du.

Urtetik urtera handitzen doa Tolosaldeko Kirol Gida, kirol taldeak ere handitzen doazen heinean, adibidez, aurtengoan Tolobolei Bidebide zerrendara gehitu da.

Publizitate iragarleei esker kalean da gida. Izan ere. iragarle hauek tokiko komunikabidean sinesteaz gain, tokiko kirolari ere babesa erakusten diote.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!