Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Ander Malbadi eta Eneritz Aulestia 'Hauspo artean' trikiti saioko gidariak izan ditugu larunbatean hasiko den denboraldi berriaz solasean, Tolosako Isastegi sagardotegiko Joseba Lasa izan dugu munduko 100 sagardoren inguruan hitz egiten duen liburuan agertzen delako, Aintzane Artolak kalabazin pastela prestatu digu eta Ander Lorenterekin friki izateaz aritu gara.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?