Hamaiketakoa

Anoetako Euskal Jaiak ahozkotasuna izango du hizpide aurten

Jon Miranda Labaien 2018ko urriaren 8a

Igandean, urriaren 14an ospatuko da Euskal Jaia Anoetan, baina aste osoan zehar ekimenak izango dira, beti ere ahozkotasunarekin lotuta. Jaia antolatzeko batzordean aritzen diren herritar eta eragileek azaldu digute prestatu dutena. Bide batez, Pello Joxe Aranburuk kaleratu berri duen 'Urruzola historian zehar' liburuaz hitz egin digu eta eskualdeko Mintzalaguna egitasmoaren aurkezpen ekitaldian izan gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!