Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan Bidania-Goiazko kultur astearen berri izango dugu, batetik. Bedaioko mendi martxaren nondik norakoak ezagutuko ditugu, bestetik. Aldabako jaiak ere hizpide izango ditugu, eta Orendainen astebururako prestatutako zenbait ekitaldiren berri emango dugu. Azkenik, Aralarri buruz aurkeztu duten dokumentala izango dugu hizpide.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?