Iker Gibelalde Ibarrako Uzrurpe ikastolako zuzendariarekin hitz egin dugu. Ikasturte hasiera zaila izan dute ikasturte osoan luzatuko diren obra batzuk tarteko, eta nola moldatuko diren kontatu digu. Jon Ander Galarraga biologoak ikerkuntza baten ondorioz jakin den munduko animaliarik zaharrenaren inguruan hitz egin digu, Joseba Landa ibartarra estudioan bertan izan dugu Kataluniaz solasean eta Aintzane Artolak errezeta goxoa eta osasuntsua prestatu digu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?