Egun motela. Arratsaldetik aurrera hodei dezente ikusiko dugu. Ezin dugu baztertu egunaren amaieran euri pixka bat egitea. Bihar, kosta egingo zaio, baina, eguerditik aurrera ostarteak zabalduko dira. Tenperaturak pixka bat gora egingo du, 26-28 gradura iritsi arte. Igandean, eguraldi politarekin hasiko dugu eguna, baina, arratsaldean haizeak ipar mendebaldera egin eta freskotu egingo du. Hodei geruza handituko da eta euri zaparrada txikiren bat ere izango dugu. Datorren asteari begira, astelehenean tenperaturaren beherakada nabarituko dugu, eta gauean hotza ere bai. Hortik aurrera berriro ere beritu egingo du, eta badirudi egun egonkorrak izango ditugula.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?