Udan zehar ateratako argazkiek saria izateko bidean dira; bai behintzat Ataria Udako Argazki Lehiaketan aurkeztutakoak.
Lehiaketa fase berrian sartu da eta oraingoan irakurleen lana ezinbestekoa izango da. Bozkatzeko unea iritsi eta irakurleek euren botoak eman beharko dituzte eta.
Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira: Epaimahaiaren saria, Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan Nekatur Nekazalturismo Elkartearen eskutik.
ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, lau pertsonarentzako otordu bat Tolosako Euskal Herria plazan kokatuta dagoen Bide-Bide jatetxean.
'Ekaitzaren ostean' lehiaketan parte hartzen ari den beste lanetako bat da.
Horrez gain, parte hartzen duten Atarikideen artean, Mahala baserriko produktuez osaturiko bi lote zozkatuko dira.
Argazki irabazleak eta hauen egileak urriaren 5ean jakinaraziko dira ATARIA astekarian, ATARIA IRRATIAn eta ataria.eus webgunean. Bozkatzeko aukera ere, esteka honen bitartez zabalik dago jada.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!