Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan, Alegian eta Bedaion izango gara, eta horrez gain hainbat deialdiren berri emango dugu. Alegian, Juan Jesus Zarrabeitiak margolanen erakusketa jarri du zimiterioan, eta bertan lortutako dirua Malira bideratuko da. Bedaioko berri ere jasoko dugu. Izan ere, aurtengo festetan inoiz baino bikote gehiago aritu ziren Ingurutxoa dantzatzen, eta Jon Balerdirekin hitz egin genuen Bedaioko tradizio horretaz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?