Gari Otamendi (Añorga, 1980), Asteasun komunikazio arduradun ibiltzen da eta gaur Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatzen den Dantza filmean parte hartzen du, kapitainaren paperean. Berekin aritu gara hizketan Telmo Esnalek zuzendu duen pelikulaz. Horrekin batera, Irurako festak izan ditugu aipagai eta Jesus Mari Arsuagarekin hitz egin dugu, aurtengo jaiei hasiera emateko ohorea izan du xaregileak, Pello semearekin batera. Asteasuko Udalak eta Harituz elkarteak martxan jarri duten Pello Errota bertso sariketaz ere aritu zaigu hizketan Haritz Mujika kultura zinegotzia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?