Maite Aranalderen Espainiaratzeaz aritu gara bere aita Jokin Aranalderekin, Euskaraldiaz hitz egin dugu, Larraulen igandean izango den 'Lau sasuak' emanaldiaz, 'Hari Naizela' bertso saioaren denboraldi hasieraz Imanol Artola 'Felix' gidariarekin, Mugikortasun astea izan dugu hizpide Tolosaldea Garatzeneko udal saileko teknikari Garbiñe Mendizabalekin, Oskar Tenarekin artearen txokoan murgildu gara eta Ainhoa Mendiluze izan dugu kale kantoitik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?