Hiru bidaia esperientzia, zein baino zein ezberdinagoak

Iñigo Terradillos 2018ko irailaren 18a

Ataria Irratiko 'Pasahitza' saioan bidaiatzeko modu ezberdinak ezagutu ditugu. Idoia Aiestaran eta Leire Olano Suitzako Alpeetan dira. Amaia Segurola Senegalen izan da, eta Julen Telleriarekin Indonesian bizi izan zuten lurrikaraz hitz egin dugu.

1. WORK AWAY

Suitzako Alpeetan daude Idoia Aiestaran tolosarra eta Leire Olano asteasuarra. Unibertsitate ikasketak bukatu berri dituzte, eta iraila aisirako gorde nahi izan dute. Era berezian ari dira oporraldia egiten. Izan ere, lagun batek gomendatuta, Alpeetan daude, bertako aterpetxe batean, eta goizetan lanean aritzearen truke doan egiten dute lo. Nolako esperientzia izaten ari den kontatu digute.

2. BERTAKO GIDA EZAGUN BAT

Amaia Segurola tolosarra Senegalen izan da uda honetan, bere bikote eta haren arrebarekin, eta eurekin gida berezi bat izan dute, Tolosan bizi den Baba Lo senegaldarra. Afrikako lurraldean igarotako egunak nolakoak izan diren kontatu digu.

3. LURRIKARA INDONESIAN

Indonesian izan dira eztei bidaian Tolosaldeko Atariako langile Itzea Urkizu eta ETBko eta Gaztea irratiko aurkezle Julen Telleria. Azken honek kontatu digu, lurrikararen ezustekoa tarteko, nolako bidaia izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!