Iban Iriarte eta Oiana Ortiz, Plazaola Natur Bideko txapeldun

Ataria 2018ko irailaren 17a

Iriarte ibartarrak 42 kilometroko lasterketa luzea irabazi du; Ortiz tolosarra, berriz, 26 kilometroko lehia motzeko azkarrena izan da.

Lekunberri eta Andoain arteko 42 kilometroak 02:50:05eko denboran egin zituen Iban Iriarte Argaia ibartarrak. Ia minutu bateko aldea atera zion bigarren izan zen Ivan Piñon Ruizi (02:51:04). Sergio Uzkudun Merino sailkatu zen hirugarren postuan, 02:52:42ko denbora eginda.

Ibilbidearen erdian, 21. kilometroko tarteko helmugan, ibartarrak 47 segundoko aldea ateratzen zion Piñoni. 01:25:14ko denbora egin zuen Iriartek puntu horretan.

Leitzan hasiera eman zitzaion maratoi erdian, berriz, Tolosa Atletismo taldeko Oiana Ortiz izan zen garaile. Alde handiarekin gainera. 26 kilometroak 01:46:05eko denboran osatu zituen tolosarrak, bigarren sailkatu zen Begoña Julian Fuentesek baino ia bost minutu azkarrago (01:51:03). Lide Azkuek osatu zuen podiuma, 01:57:21eko denborarekin.

Garaipenaz gain, Ortizek orain arteko marka hobetzea lortu zuen. Amaia Izarena zen orain artekoa, joan den urtean 01:51:26an egin zuen lasterketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!