Abiatu da Mugikortasun Astea Aiztondon

Tolosaldeko Ataria 2018ko ira. 15a, 13:24

Goizean Villabonako Berdura plazan bigarren eskuko gauzen azoka izan da eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan ginkana eta bizikletak konpontzeko tailerra egin dute.

Europa osoan ospatzen da Mugikortasun Astea eta Aiztondoko udalek bat egin dute ekimenarekin. Gaur goizean antolatu dituzten ekimenez gain, Mugikortasun Festa egingo dute datorren ostiralean, Villabona eta Zizurkil banatzen dituzten Zubimusu zubiaren bueltan.

Gaur goizean, herritarren mugikortasunarekin zerikusia duten materialak utzi dituzte Villabonako Berdura plazan. Bizikletak, patinak, haurrentzako orgatxoak, kaskoak eta beste material asko egon da salgai. Zizurkilen berriz, Danena elkartekoek dinamizatuta ginkana egin dute Joxe Arregi plazan eta horrela nahi izan duenak, bizikleta konpontzeko aholkuak jaso ahal izan ditu.

Bi urteok etenaren ostean berreskuratu dituzte ekimen hauek Aiztondo bailaran.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!