Hamaiketakoa

Atxulondo ostatua berriz ere martxan

Jon Miranda Labaien 2018ko irailaren 17a

Iraila hasieran jarri zuten martxan Atxulondo jatetxe-taberna. Xabi Tellok hartu du udalarena den ostatuaren kudeaketa eta egiten duten eskaintzaren berri eman digu. Bide batez, Hiromi Yoshidarekin hitz egin dugu, Azpeitiko rakugo taldeko kidea den hizkuntzalari japoniarra. Zizurkilgo Euskaraldiaz hitz egin dugu Ainhoa Larrearekin saioa amaitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!