Hamaiketakoa

Elduari begira

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko irailaren 21a

Ibarraldeko denboraldiko lehen Hamaiketakoan eskualdeko leku ezezagunetako batean egon gara, Elduan. Txoko ederra da Eldua eta bertako hiru bizilagun elkartu ditugu auzoaren nondik norakoak ezagutzeko: Xabier Jaka, Jon Ezeiza eta Patxi Iriarte. Goxo jaso gaituzte eskola zeneko eraikinean, gaur egun txoko bezala erabiltzen dutena, eta bertako bizimoduaz eta garai bateko kontuez aritu gara beraiekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!