2018ko udako argazki lehiaketa

Azken egunak, ATARIAren udako argazki lehiaketan parte hartzeko

Ataria 2018ko irailaren 11

TOLOSALDEKO ATARIAren Udako Argazki Lehiaketa fase erabakigarrienean sartzear da. Irailaren 16ra arte bidali ahal izango dira argazkiak.

Lehen saridunak, Epaimahaiaren sariak alegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia (Opari Bonu Orlegia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan gaua Nakatur Nekazalturismo Elkartearen eskutik.

IGO ZURE ARGAZKIA

Bigarren saridunak, ataria.eus-eko erabiltzaileen sariak alegia, lau pertsonarentzako otordu bat dastatu ahal izango du Tolosako Euskal Herria plazan kokatuta dagoen Bide-Bide jatetxean. Parte hartzen duten Atarikideen artean, berriz, Mahala baserriko produktuez osaturiko bi lote zozkatuko dira.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!