Bigarren eskuko azoka jasangarria, larunbatean

Ataria 2018ko irailaren 11

Bizikleten eta mugikortasun jasangarriaren bigarren eskuko azoka egingo da Villabonako Berdura plazan. Horrez gain, bizikletak konpontzeko tailerra izango da Zizurkilen goizeko 09:00etan.

Mugikortasun Astearen barruan, bizikleten eta mugikortasun jasangarriaren inguruko bigarren eskuko azoka egingo dute Villabonako Berdura Plazan hilaren 15ean, larunbatean.

09:30etik 10:00etara bitartean utzi beharko da saltzeko materiala. Hain zuzen, ordu horretan bertan zabalduko dute merkatua. 13:00ak arte izango da zabalik, eta 13:30ak arte izango da saldu ez den materiala edo saldutakoaren dirua jasotzeko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!