Harreraren aurretik, ospakizuna

Josu Artutxa Dorronsoro 2018ko irailaren 10a

Tolosaldeko Arraun Klubeko emakumezkoen traineruak, harrera jaso zuen, atzo arratsaldean, Tolosako udaletxean. Lehenik, baina, bazkaria egin zuten, eta bertan hasi ziren ospakizunetan, kalejiran irten aurretik.

Ez da makala izan aurtengo denboraldia. Estrainekoz trainerua atera, eta estrainekoz bi sari handi irabazi. Pasaiako bandera eta Kontxako Bandera jokatzeko sailkapena. Azken aste hauek emozio handikoak izan dira klubeko kideentzat, eta batez ere, arraunlarientzat. Atzo, beraz, ospakizunerako hartu zuten tartea, eta arratsaldean, mahaiaren bueltan bazkaltzeko eseri ondoren, oparien txanda heldu zen.

Lehenik, eskualdeko zenbait herritarrek zorionduz eta animoak emanez grabatutako mezuekin, bideo bat osatu zuten, arraunlariei eskainia. Ondoren, berriz, bakoitzari argazki bat oparitu zioten, hain justu, Pasaiako estropadakoa. Argazkiaren atzean, gainera, bertsoak zeuden idatzita, eta guztiek batera abestu zituzten gero. Kalean txaranga bertara joan ondoren, sekulako giroa jarri zuen, arraunlarien gozamenerako. Ondoren, berriz, kalera irten ziren, udaletxera heldu arte.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!