Ane Iturria garaile; Oihana Zubillaga, bigarren

Mikel Iraola 2018ko irailaren 10a

Argazkiak: Axari Trail

Mikel Garmendia orendaindarraren omenezko Axari Trail lasterketako proba motza irabazi du tolosarrak, Idiazabalen. Bigarren Oihana Zubillaga anoetarra izan da, bost minutu t'erdira.

16 kilometro egin behar izan zituzten ibilbide motza egin zutenek, eta emakumeen artean Ane Iturria tolosarra izan zen azkarrena. 1:37:57 behar izan zituen helmugara iristeko. Bigarren izan zen Oihana Zubillaga anoetarrak 1:43:25eko denbora egin zuen. Ane Eizagirre zumaiarrak osatu zuen podiuma, ia minutu batera.

Kadete mailako sailkapena ere irabazi zuen Iturriak. Maila horretan bigarren, berriz, Irene Iturria, Aneren ahizpa, izan zen, 01:47:41ko denbora eginda eta sailkapen nagusian bosgarren eginda.

Mutiletan azkarrena Iñigo Arias bilbotarra izan zen, 1:22:01eko denbora eginda.

25 kilometro pasatxoko proba luzean, berriz, Ander Iñarra eta Oihana Azkorbebeitia izan ziren txapeldunak. Eskualdeko lehena Jexux Iturria izan zen, beteranoen mailan laugarren eginez.

Argazki gehiago, Goierriko Hitzan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!