Amezketa errekan arrainak hilda azaldu izana ikertzen ari dira

Ataria 2018ko irailaren 7a

Uztailaren 30ean Ugarte eta Amezketako herrigunearen artean amuarrainak hilda agertu ziren Amezketa errekan.

Atzo azaldu ziren arrainak hilda. Ur Agentziako teknikariek ur laginak hartu zituzten eta foru aldundikoek arrainak eraman zituzten. Ikerketa abian dela azaldu dute Ur Agentziatik.

Arrainak hilik eta erreka zurituta agertu zela jakinarazi dute Ur Agentziatikik. Arterreka errekastoak Amezketa errekarekin bat egiten duen puntutik gora, ikuskariak arrainak ohiko egoeran ikusi zituela adierazi dute. "Hortaz, arreta Arterreka errekastoan jarri zen. Euriak erruz egin du errekastoaren arrotxoan ere aurreko egunetan. Horixe ere aintzat hartuta, aztertzen ari dira balizko iturria zein den", zehaztu dute Ur Agentziatik.

Uztailaren 30ean ere arrainak hilda agertu ziren Amezketa errekan, baina orduan Ugarte eta Amezketako herrigunearen artean izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!