Amuarrain ugari hilda agertu dira Amezketan

Ataria 2018ko uztailaren 30a

Bolo-bolo dabil herritar batek Amezketa eta Ugarte artean errekan grabatutako bideoa. Amuarrain mordoa hilda ageri dira bertan.

URA, Uraren Euskal Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ertzaintzak gaur izan dute horren berri, eta ikerketa abiatu dute.

Goizean zehar Amezketako hainbat puntutan ur laginak hartzen aritu dira URAko teknikariak, eta horiek laborategira bidali dituzte, azter ditzaten. Hildako arrainak ere hartu dituzte diputazioko langileek, azterketa toxikologikoa egiteko, Aldundiarena baita arrainen eskumena.

URAko teknikariek ATARIAri jakinarazi diotenez, hasiera batean «egoera normalean» topatu dute ura, eta «badirudi oxigeno maila egokia duela». Azterketak egiten ari dira orain, eta emaitzak egun batzuen bueltan izango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!