Eskualdekoentzat sariak Ordiziako azoka berezian

Ataria 2018ko irailaren 5a

Edurne Jauregik plaza nagusian izaten duen postuak aipamen berezia jaso du. LOINAZ AGIRRE/GOIERRIKO HITZA

Patxi Izagirre, Edurne Jauregi eta Lourdes Urkia izan dira sariak jaso dituztenak.

Ordiziako Euskal Jaietan azoka berezia izan dute gaur, eta gazta lehiaketakoaz gain, beste hainbat sari banatzen dituzte. Horietako bat plaza nagusiko zenbait posturi ematen zaion aipamen berezia izaten da. Aurtengoan, horien artean izan dira Patxi Izagirre ibartarra (Montes) eta Edurne Jauregi baliarraindarra.

Ganadu txapelketan Lourdes Urkia abaltzisketarrak bi bigarren sari irabazi ditu, 5 eta 7 urte bitarteko eta 7 eta 9 urte bitarteko behietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!