2018ko udako argazki lehiaketa

Izoztutako unerik onenen bila 'Ataria'-n

Ataria 2018ko irailaren 4a

'Zurrunbiloaren olatuan eguzkitan' lehian da 'Ataria'-ko Udarako Argazki Lehiaketan

Udan argazkiak ateratzea gustuko duzu? Argazki kamerarekin batera eta bestera ibiltzen diren horietakoa zara? Hemen duzu zaletasunari etekina ateratzeko aukera.

Argazki zalea dena, urte osoan zale izaten jarraitzen du baina uda garaia aproposa izan daiteke zaletasunari zuku gehiago ateratzeko. Eguraldi onak, eguzki orduek, atseden denbora luzeagoek zein toki eta esperientzia berriek kreatibitatea borborka jarri izaten dute eta horrek guztiak kameraren botoi borobila zapaltzen laguntzen du. 

Bada urtero bezala zaletasun horri etekina ateratzeko aukera aurkezten du TOLOSALDEKO ATARIA-k. Izan ere, Udako Argazki Lehiaketa jada martxan da. Irailaren 16a bitarteko epea dago www.ataria.eus webgunera argazkiak igo eta jokoan dauden sarietako bat poltsikoratzeko.

Lehen saridunak, Epaimahaiaren sariak alegia, Opari Bonu Orlegia jasoko du. Hau da, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan gaua Nakatur Nekazalturismo Elkartearen eskutik.

Bigarren saridunak, ataria.eus-eko erabiltzaileen sariak alegia, lau pertsonarentzako otordu bat dastatu ahal izango du Tolosako Euskal Herria plazan kokatuta dagoen Bide-Bide jatetxean.

'Txolitak' lehiaketan aurkeztutako beste lanetako bat da.

Hau guztia gutxi balitz, parte hartzen duten Atarikideen artean, Mahala baserriko produktuez osaturiko bi lote zozkatuko dira.

Irailaren 16a bitartean udako argazkiak gainbegiratu eta lehiaketan parte hartzeko denbora dago. Ez utzi lanak azken momenturako!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!