Donostiako portua Tolosako Plaza Zaharra bihurtu dutenekoa

Josu Artutxa Dorronsoro 2018ko irailaren 2a

Eskualdeko neskek, jauzi eta algaraka, gaur jokatu duten Kontxako Banderaren lehen estropada ospatu dute, emaitza alde batera utzita. Tolosako Kalean txarangak jarri du musika, eta inauterietako kantuak jo dituzte, besteak beste.

Tolosaldea traineruko arraunlariek, estropada amaitu ostean, festaleku bikaina bihurtu dute Donostiako Aquarium ingurua. Sasikoipatsu edota Mugi, mugi doinuek Donostiako portua hartu dute gaur goizean. Gizonezkoen estropada jokatzeko minutu gutxi falta zirela, eskualdeko arraunlari eta zaleek aurreko minutuetan pilatutako tentsioa askatu ahal izan dute.

Arrapalatik igo eta ontzia utzi bitartean, kalejiran joan dira, gainontzeko arraun zaleen txalo artean. Ondoren, behin ontzia utzita, saltoka hasi eta kantuan ausartu dira klubeko kideak. "TAK, TAK, Tolosaldetik etorri gara, estropada irabaztera" edota "Enbata, gure Enbata, Euskal Herriko onena da (e)ta" oihukatuz aritu dira neskak.

 

Erlazionatuak

Festa hasi besterik ez da egin

Josu Artutxa Dorronsoro 2018 ira 02 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!