Zizurkil eta Villabonako erretiratuak Asturiasera joango dira

Ataria 2018ko abuztuaren 31

Sei eguneko bidaia izango da irailaren 16tik 21era eta izena eman nahi dutenek, 697 11 47 95 telefono zenbakian izango dute aukera.

Nava izeneko herrian dagoen Villa de Nava hotelean egingo da egonaldia eta sei egun horietan txangoak egingo dituzten toki ezberdinak bisitatzeko: Cangas de Onis, Covadonga, Aviles, Laster, Oviedo, Gijon, Ribadesella, Candas, Villaviciosa eta mehatzeen gunea.

Pertsonako prezioa 285 eurokoa izango da eta prezioan sartuta dago joan etorriko autobusa, baita txangoak ere. Hoteleko egonaldia mantenu osoan izango da. Gida bat izango dute Asturiasen, eta bidaia asegurua ere bai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!