Arranpla urdindu dute

Josu Artutxa Dorronsoro 2018ko abuztuaren 30a

Tolosaldea trainerua, 16:30ak aldera itsasoratu da, ontzi guztiek egin ohi duten lekuan: Donostiako portuko arranplan. Ingurukoen nahiz gainontzeko taldeetako zaleen animorik ez zitzaien falta, zita garrantzitsuaren atarian.

Tolosaldea traineruari ordu erdi eskas geratzen zaio ametsa egi bihurtzeko. 17:30ean hasiko da erlojupeko saioa, eta eskualdeko neskak bederatzigarrenak izango dira irteeran. Sartzeko aukera apurrak dituzte, adituen ustez, bost ontziren artean egongo baitira azken bi postuak. Beraz, horiek aprobetxatzera irtengo dira. 17:38 aldera irtengo dira, eta arratsaldeko 18:00etarako jakingo da barruan ala kanpoan izango den.

Eskualdeko ontziko kideek, Jose Luis Perez Koteli entrenatzailearen azken animoak jaso, eta beroketa lanei ekin diete. Ondoren, ontzia gainean hartu eta uretara irten dira. Hemendik aurrerakoa, euren esku dago.

Erlazionatuak

"Ametsa bete dugu"

Josu Artutxa Dorronsoro 2018 abu 30 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!