Tolosaldea traineruak aukera du Kontxako Banderan lehiatu ahal izateko. Horretarako lehen zazpi ontzietako bat izan behar du erlojuaren aurkako proban. 17:30ean hasiko da sailkatze estropada.
Aukera asko ditu Tolosaldeak sailkatzeko. Hernanik 6:12 egin du Ziabogan
Ea Kaikuk eta Hernanik zer egiten duten. 11:34 egin du Kaikuk. Orain Tolosaldea zazpigarren
Deustuk 11:42 egin du amaieran. Erreferentzia da Tolosaldearentzat.
Riveirak 11:17ko denbora egin du. San Juanek ere denbora berdina, 11:17
Riveira estropada ona egiten ari da, San Juanetik gertu
Arraun Lagunak 5:57 lan erditan.
Oriok 5:53 egin du ziabogan
San Juan 5:49 estropadaren erdian
Riveirak 5:53 egin du ziabogan
Lehenengo lau ontziek hasi dute estropada: Riveira, San Juan, Hondarribia eta Orio.
Hasi da sailkatze estropada. Riveira trainerua da lehenengoa. Ondoren San Juan hasiko da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?