Artolarentzat partida, Altunarentzat txakolina

Ataria 2018ko abuztuaren 29a

Argazkia: ASEGARCE

Aspeko pilotariek irabazi dute K Pilota Txakolinaren Desafioa, eta bertako partaide izan da Altuna. Asegarceko pilotarien artean Artolak bere partida irabazi zuen, lau aurrelariekin jokatutakoa, eta Peña II.ak berea galdu lau eta erdikoan.

K Pilota txakolinaren 600 botila zeuden atzo jokoan Donostiako Atano III pilotalekuan, eta azken unera arte ez zen erabaki Aspeko ala Asegarceko pilotariek eramango zuten saria. Aspetik P. Etxeberria, Altuna III.a, Ezkurdia eta Elezkano II.a aritu dira, eta Asegarcetik Peña II.a, Artola, Olaizola II.a eta Victor.

Lau eta erdikoan P. Etxeberriak 22-10 irabazi zion Peña II.a tolosarrari. Ondoren iritsi zen partida bereziena, lau aurrelari aritu baitziren binaka jolasten, Altuna-Ezkurdia eta Artola-Olaizola II.a. 22-12 irabazi zuten Asegarcekoek, eta banakoa lortu norgehiagokan. Azkenik buruz burukoa iritsi zen, eta hor Elezkanok 22-20 irabazi zion Victorri emozio handiko partidan.

Artolak eta Altunak udako torneoetan lehiatzen jarraituko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!