Tolosa hegoaldeko sarrera eta irteera, itxita

Ataria 2018ko abuztuaren 11

N-1 errepideko 431 eta 434 kilometro artean (Alegia-Tolosa artean) obrak direla eta, 433 kilometroko sarrera nahiz irteera itxita daude Irungo noranzkoan. Atzo iluntzean hasi ziren lanak, eta bihar gaueko 21:00ak arte iraungo dute.

N-1 errepidean, obretan ari dira asteburu honetan. Zoruaren egitura konpontzen ari dira Gasteiz-Irun noranzkoan, hain justu, Alegia eta Tolosa artean. Hori dela eta, pasabideak egokitu dituzte noranzko horretako galtzadan, bi noranzkoko zirkulazioa ahalbidetuz. Gainera, Tolosa hegoaldeko irteera, eta baita sarrera ere, itxita daude.

Beraz, N-1 errepidera Tolosa hegoaldetik sartu nahi duenak, Alegiatik edota Tolosatik (Amarotz auzoa) egin beharko du. Ondo bidean, lanak bihar gauerako amaituko dituzte, eta ordurako, Gasteiz-Irun noranzkoko galtzada irekiko da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!