Donostiako Klasikoa dela eta, errepideak itxita

Ataria 2018ko abuztuaren 2a

Larunbatean, hilak 4, ospatuko da Donostiako Klasikoaren aurtengo edizioa. Gipuzkoatik barrena, eskualdetik ere igaroko da, eta beraz, Tolosan nahiz Alkizan, errepideak itxiko dituzte eguerdian.

Batetik, Tolosako Rondilla kalea itxita egongo da trafikoarentzako, 12:00etatik 14:00etara. Alkizan ere pairatuko dute aldaketa, eta trafikoarentzako itxita egongo da errepidea, 12:30eak aldera.

Bestetik, Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondilla kaleko 34 zenbakitik, Santa Klarara (Zumardi Txikiaren eta Nafarroako zubiaren artean). Horrez gain, San Frantzisko kaleko bi geltokiak (eliza eta tren geltokia), Araba etorbidekoa eta Bentaundi auzokoa zerbitzutik kanpo geratuko dira. Ondorioz, TSST zerbitzuko autobusak Amarotz auzotik sartuko dira Tolosara eta gune hauetan geldituko dira, hurrenez hurren: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.

Horrez gain, Hiribusaren geltokietan ere aldaketak izango dira; hain zuzen, Rondilla kaleko 34 zenbakitik Santa Klarara (Zumardi Txikiaren eta Nafarroako zubiaren artean) mugitzen da eta ondorengo geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira: San Frantzisko kaleko bi geldialdiak, eta Berazubi eta Iurre auzoetakoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!