Mauletik abiatu zen uztailaren 1ean eta Getxora iritsiko da uztailaren 31n, Euskal Herrian zehar 483 kilometroko ibilbidea osatu ostean. Euskarabentura da ekimenaren izena, eta 16-17 urteko 110 gazte ari dira parte hartzen. Datorren astean Tolosara iritsiko dira, eta hain justu bertan parte hartzen ari diren Xabat Iruin, Unai Altuna, Libe Martinez de Rituerto, Haimar Martin eta Leire Bengoetxea tolosarrekin eta begirale moduan ari diren Ioritz Segurola eta Leire Bengoetxea tolosarrekin hitz egin dugu. Baita, antolaketa lanetan aritu den Irati Labaien tolosarrarekin ere.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!