Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Garazi Iriondo Stop Istripuak elkarteko bide hezitzailearekin hitz egin dugu pasa den astean Villabonako bikote bat auto batek harrapatuta hil zela eta, Tarana Karim Ana Yurd elkarteko kidearekin hitz egin dugu 'Holaguerrera' liburuaren aurkezpenaz, Jon Ander Galarraga biologoa izan dugu ekokulturaren txokoan, Ander Lorenterekin gogoeta egin dugu teknologiaren neutraltasunaz eta Mikel Ozaita izan dugu kale kantoitik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?