Luis Galarraga: "Maila handiko txapelketa "

Ataria 2018ko ekainaren 28a

Amezketan izango dira aurtengo finalak, larunbatean. Larrunarri pilotaleku berrituan jokatzeko aukera eman digute amezketarrek, eta benetan eskertzekoa da.

Frontoia ikusteko aukera izan dut, eta asko gustatu zaidala onartu behar dut. Oso ondo pentsatuta egin dituzte gauzak, eta pilotaleku argitsua geratu da. Frontis eta ezker horma beltzak pilotaren ikusgarritasunari laguntzen dio. Pilotalekuak ere garai berrietara egokitzen doaz.

Kirol mailaren inguruan, esku pilota jarraitzea tokatu zait. Pala txapelketaz hitz egin didate. Zerbait azpimarratu beharko banu, bi modalitatetan egon den maila izango litzateke. Final-laurdenak eta finalerdiak ikusgarriak izan dira. Finalean espero genituen bikote batzuk bidean geratu dira. Horrek, txapelketaren mailaz hitz egiten du, eta eskualdean pilotak duen sasoiaz. Ataria Txapelketaren helburuetako bat Tolosaldeko haur eta gaztetxoek pilota ezagutzea da, baina baita euren maila erakustea ere. Aurtengoan izugarri erakutsi dute. Ea larunbatean pilotaz gozatuz gozarazten diguten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!