Hamaiketakoa

Ibarrako Gaztezulo zerbitzuaz aritu gara Julen Urrestarazurekin

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko ekainaren 28a

Ibarrako Gaztezulo indartu asmoz zerbitzua koordinatuko duen pertsona bat kontratatu du udalak. Julen Urrestarazu ibartarrak hartu du egiteko hori eta berarekin bildu gara eskuartean dituzten erronkez hitz egiteko. Era berean, Gaztelun lan batzuk direla eta sortu den ika-mikaz ere aritu gara Garikoitz Aranzabal alkatearekin. Eta De mi, para todos poesia liburua argitaratu duen Unai Amundarain ibartarra ere izan da gaurko Hamaiketakoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!