Altunak 22-19 irabazi dio Zubeldiari lau t'erdiko finalean

Ataria 2018ko ekainaren 25a

Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketaren finala jokatu dute Tolosa CF Aurrera eta Intxurreko pilotariek.

GipuzkoakoTxapelketaren lau t’erdiko finala asteburuan jokatu dute Altunak eta Zubeldiak, lehen mailako kadeteetan. Partida ostiralean izan zen, Zumaiako pilotalekuan. Tolosa CF Aurrerako Altunak 22-19 irabazi zion Intxurreko Zubeldiari.


Partida oso gogorra jokatu zuten eskualdeko bi pilotariek, markagailuak erakusten duen bezala. Lehen tantoetan Altuna aurreratu zen, baina Zubeldiak ez zion hain erraz ihes egiten utzi nahi, eta partida orekatzea lortu zuen.


Azken tantoetan lehia gogorra izan ondoren, Altunak hiru tantoko aldeaz jantzi zuen txapela, final handi bat jokatu zuen Zubeldia gaindituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!