Tolosaldeko Lehoiak, Gipuzkoako Athleticzaleen topaketan

Ataria 2018ko ekainaren 19a

Asteburuan Athleticeko Gipuzkoako lagun taldeen kongresua ospatu dute Elgetan, eta bertan izan ziren eskualdeko zale hainbat.

200 zale zurigorri bildu ziren Elgetan. Tolosako Kuadrilla Eguna medio, ez ziren zale asko gerturatu eskualdetik. Bertan zen, esaterako, Anjel Mari Peñagarikano, Tolosaldeko Lehoiak Peñako presidentea.

Oso gustura izan zirela aipatu dute. Jose Angel Iribar, Karmelo Cedrún edota Koikili Lertxundi jokalari ohien bisita izan zuten, eta eurekin argazkiak ateratzeko aukera ere izan zuten. Hamaiketakoa, kalejira eta bazkaria egin zituzten guztiek batera. Datorren urtean, Eibarren egingo dute kongresua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!