Hamaiketakoa

Altsasukoekiko elkartasuna adierazi diete eskualdetik

Jon Miranda Labaien 2018ko ekainaren 15a

Tolosaldeko Ernaik manifestazioa deitu du Anoetan, eskualde mailakoa. Altsasuko epaituak aske utz ditzaten eskatzeko mobilizazioa izan da eta jendetza batu da bertan. Manifestazioarekin batera, Anoetan gauzatu duten 'Bertakoa bertatik' kanpaina aipatu dugu Hamaiketakoan eta Amasa-Villabona sortu zeneko 400. urteurreneko ospakizunak ere bai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!