Saharara ibilgailuak bidaltzeko kanpaina abiarazi dute

Ataria 2018ko ekainaren 12a

Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara ibilgailu arinak bidaltzeko donazio kanpaina abiarazi du Fronte Polisarioaren Euskadiko ordezkaritzak, eta eskualdeko hainbat herrik egin dute bat ekimenarekin.

Herritarrei eskatu diete Saharara eramateko ibilgailuak badituzte, jakinarazteko. Kanpainaren helburua da Saharako Errefuxiatu kanpamenduetako erakundeen garraio aukera eta komunikazioak hobetzea, horrela erakunde sahararren eguneroko lana eraginkorragoa izaten laguntzeko. Mota guztietako ibilgailuak behar dituzte. Karabana Gasteiztik irtengo da azaroaren 27an Tindufera bidean, eta gidariak abenduaren 8an itzuliko dira.

Informazio gehiagorako idazkaritza.sahara.euskadi@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo 635 285 982 (Alba Gutierrez. Euskadiko Saharar Ordezkaritzako idazkaria) telefono zenbakira deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!