Pasahitza (zaharra)

«Ikaragarria da, kostako zaigu barneratzea»

Iñigo Terradillos 2018ko ekainaren 11

Beñat Sarasolak, Tolosaldeko Gure Esku Dagoko kideak "pozik, lanak beteta" dagoela giza katearen biharamunean esan du, "hein batean, egin beharreko lanak ondo eginda". Tolosaldetik 40 autobus bete herritar antolatu zituzten, eta Euskal Herri osotik joandakoekin emaitza "ikaragarria" izan dela onartu du.

"Atzokoarekin herriak erakutsi du ziklo berri bati hasiera eman nahi zaiola", azaldu du Sarasolak. 2019ari dagokionez, erabakitzeko eskubidea gauzatzea giltza izango dela dio Gure Esku Dagok. "Erabakiak herriak hartu behar ditu, eta etorkizunean erabakitzeko eskubidea egunerokotasunean txertatu beharko litzatekeen gaia izan beharko luke".

Bestalde, Beñat Sarasolak ekimena aurrera ateratzeko laguntzeko prest egon diren ehunka herritarren laguntza esikertu du, "horiek gabe ezinezkoa baita horrelakoak aurrera ateratzea".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!