Hamaiketakoa

Elizmendiko kanpandorreko erlojuaz

Jon Miranda Labaien 2018ko ekainaren 8a

Asteasuko Elizmendiko kanpandorreko erlojuak 120 urte baino gehiago ditu eta udalarena da jabetzaz. Aurreko urrian jaitsi zuten bertatik zaharberritzeko asmoz. Ordutik 12 laguneko taldea aritu da lanean erlojua berreskuratzen. Pili Legarra Asteasuko alkateak eman dizkigu erlojuaren inguruko xehetasunak. Bestalde, gaur arte Anoetan ikusgai izango den haur motxiladunen inguruko erakusketa ere aipatu dugu aste honetako Hamaiketakoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!