Eguraldi iragarpena

Giro ezegonkorra

Ataria 2018ko ekainaren 1a

Eguerdira bitarte ostarteak nagusituko dira, tenperatura epeletik. Hortik aurrera zaparradak botako ditu, tenperaturak jeitsiko direlarik. Larunbatean giro lasaia izango dugu orokorrean. Eguerdira arte nahiko giro lasaia, eta hortik aurrera ezegonkortasuna nagusituko da, zaparradekin. Igandean, tenperatura jaitsiko da pixka bat. Eguerdira bitarte giro lasaia, eta ondoren ekaitzetara joko du, zaparradak hain handiak izango ez diren arren. Datorren astearen hasierari dagokionez, astelehenean ipar mendebaldeko haizea nagusituko da, tarteka zaparradak izango direlarik, batez ere egunaren erdiko orduetan, eta 20 gradura ez dira iritsiko tenperaturak. Astearen amaiera aldera arte ere hodeitsu eta fresko egitea espero da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!