Eskualdeko herri ezberdinak zeharkatuko ditu Lourdesera joateko autobusak. 06:00etan aterako da Amezketatik eta herriz herri pasa ondoren, 06:30ean egingo du geldialdia Villabonako eliza parean.
Lourdesen bazkaltzeko aukera izango dute, nahi izatera, bidaian parte hartzen dutenek. Irteeraren prezioa 45 eurokoa da, autobusa eta bazkaria barne, eta 30 eurokoa autobusean bakarrik izena ematen dutenentzat.