Gure Zirkuak Amezketan egingo du birako lehen geldialdia

Ataria 2018ko maiatzaren 31

Ekaina amaieran 5 saio eskainiko ditu Amezketan, eta sarrerak astelehenean jarriko dira salgai.

Hilabete askoko lanaren ondoren hastear da Gure Zirkuaren lehen bira. Udazkenean Tolosan egin zuten estreinaldia, eta hilabete honetan Euskal Herriko hiri eta herrietan izango dira.

Uda osoko bira egingo du zirkuak, euskal zirku artistez osatutako ikuskizuna eskainiz. Amezketan egingo dute lehen geldialdia, ekainaren amaieran, eta bost saio eskainiko dituzte.

  • Ekainaren 28an, ostegunean, 19:00etan.
  • Ekainaren 29an, ostiralean, 19:00etan.
  • Ekainaren 30, larunbatean, 19:00etan eta 21:30ean.
  • Uztailaren 1ean, igandean, 19:00etan.

Sarrerak datorren astelehenean, ekainaren 4an, jarriko dituzte salgai ticketea.com atarian.

Datozen egunetan jakinaraziko dituzte hurrengo emanaldiak, baina Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan izango direla aurreratu dute, kasu batzuetan, gainera, zirkua sekula iritsi ez den herrietan izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!