Lucia Gonzalezek irabazi du XIV. Emakumeen Sari Nagusia

Irati Saizar Artola 2018ko maiatzaren 27a

97 txirrindularik hartu dute parte Aiztondoko bailaran urtero egiten den txirrindulari proban. Kadete, junior, 23 urte azpiko eta elite mailako txirrindulariak ibili dira Villabona eta Zizurkil artean. 

Villabonan zuten irteera, eta Zizurkilen helmuga. Irteera hartzen lehenak 38 kadete izan dira; 30,6 kilometroko ibilbidea osatu dute. Lasterketa horren ondoren, junior mailako 29 txirrindularik eta 23 urte azpiko eta elite mailako 30 kirolarik hartu dute parte. Hauek, guztira 80 kilometro egin behar izan dituzte. Zizurkilen helmuga pasatzen azkarrena Luia Gonzalez izan da, Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldekoa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!