Eguraldi iragarpena

Arratsaldean ekaitza

Ataria 2018ko maiatzaren 24a

Gaurkoan bero egingo du 25-26 gradura arte. Bero horren eraginez, ekaitzetara joko du arratsaldean, zaparradaren bat botaz. Biharkoan, goizean ekaitzen jarraipena, baina garbitu egingo du. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, eta berriro arratsaldean ekaitzera joko du, zaparrada mardulak botaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!